E

Dublinen 1810ean jaio zen ama irlandarra eta aita euskalduna (edo zehatzago esanda Souletin), Antoine d'Abbadie bere hizkuntza eta kulturaren defendatzaile bizia da.

1836an, Augustin Xahorekin batera, Euskarari buruzko Gramatika Ikerketak argitaratu zituen, urte batzuk geroago Urruñan euskal jaiak sortu aurretik. Euskal herrian egindako inbertsioa halakoa izan zenez, hil zenean, "Euskaldunen Aïta" izena eman zioten.

Bidaietako zientzialari sutsua

Kristau sutsua izan arren, Antoine d'Abbadie aparteko jakintsua izaten jarraitzen du, geografia, astronomia eta ekialdeko kulturaz zalea.

Bidaiari bikaina, Etiopiako lehen kartografia egin zuen hamaika urtez herrialde honetan egon ondoren. Geodesiarra eta astronomoa, interesatzen zitzaion, adibidez, aldakuntza bertikalaren, mikro-sismizitatearen, Niloko iturrien edo zeruko mapen arazoei buruz.

Zientzien Akademiako kide hautatua 1867an, bertako presidentea izan zen 1892an.

Bertako gazteluak behatoki astronomikoa du, 1975. urtera arte funtzionatzen zuena. 1897an hil zenean, Antoine d'Abbadie-k bere gaztelua Zientzia Akademiari eman zion. Gaur egun ere jabea da.

Webcam

Bisita

Ezkaratza

Ohorezko eskailera beirate dirdiratsuaz argitua da. Agerian dira familiako armarriak eta  filakterietan esaera hauek :  «  Izana eta ez izena », « Nere fedea eta eskubidea ».

Ohorezko eskailerako mentsula gisa erabilitako piztiek osatzen duten balizko munduak bat egiten du Etiopiako ezkutu eta animalien adarren apainketa exotikoarekin.

Liburutegia

Gazteluaren bihotzean kokatua da. Lan eta hausnarketarako tokia, Anton Abbadiaren izpiritu eklektikoaren lekukoa da. Goiko apaletara iristeko gaztainondozko pasabidexka batera igotzen ziren. Burdinezko mentsulez sostengaturik, perno (buloin) lodiez eutsirik, egiturak Arte berriaren joera iragartzen du. Anton Abbadiaren bilduma pertsonalak goiko atala betetzen du. Zientzia eta literatura obrez osatua da.

     1896an, Anton Abbadiak gaztelua Zientzia akademiari ordeinatu ziolarik, 10 000 liburu baino gehiago baziren, besteak beste 960 euskal liburu eta 234 bibliko eta literaturazko eskuizkribu, ghez hizkuntza liturgiko etiopiarrean, dagoeneko Frantziako Liburutegi nazionalaren ardurapean non etiopiar fondoaren parterik handiena gauzatzen duten.

     Beheko aldean astronomia argitalpenak daude, mahain gainean dauden kalkulagailuekin antzinako behatokiaren ihardueraren lekukotasuna adierazten. 

Ohorezko egongela

Gela zirkular handi hau hegoaldeko dorrean dago. Garaiera ertaineraino zureztatua, pareta urdinez margotua da, kaligrafia gotikozko A eta V hizkiez josia.

Tximinia da areto honen apaingarri nagusia. Angulemako harriz egina, Duthoit-ren diseinuaren arabera, Erdi aroko etxe barneen ebokazioa argia da. Sugain erdian Anton Abbadiaren armarria bere esaerarekin filakterian : « Izana eta ez izena », baita dekorazio bat Donejakueko erromesaldiei buruz. Tximiniako kanpaian, latinezko atsotitza zizelkaturik : « Bizitza kea bezala doakigu ».

Ohorezko logela

     Hormak oihal margotuz osaturiko panel handiz estaliak dira eta arabiar kaligrafiaz apainduriko arroxak erakusten dituzte.

     Ohearen dozelak frantses zaharreko inskripzio bat dauka : « Lo gozoa, urrezko ametzak, bertan pausatzen denari esnatze alaia eta goiz emankorra .»

     Tximinia hori eta urdin turkesa koloreko maiolikazko baldosez apaindua da. Baldosetan atsotitz bat arabieraz aholku bat ematen digu : « Harririk ez bota ura ateratzen diozun putzura » 

Kapera

Edmond Duthoit-k zuen arte siziliar edo orientalistaren tirriak kapera honen dekorazioa eragin zuen.  Lauki zuzenezko elizbarnea hasieratik Abbadia eremuko  nekazarientzat pentsatua zen. Egiturako arkuek zurezko sabai margotu bati eusten diote. Begia nahasteko teknikan pintutako kortinen gainean SA (San Anton Handia) monograma azaltzen da.

Jesus iraindua, Santo Tomas Akinokoa eta San Agustin Elizaren aitak  agertzen dira hiru beiratetan ekialderari buruzko koroa goxoki argituz. Anton eta Virginia pakean datza aldarepean kripta batean ehortzirik. Anton 1897ko martxoaren 19an hil zen 87 urte beteta, Virginia 1901eko martxoaren 1ean 73 urte zituelarik.

Gazteluaren ingurua

Itsasorantz eraikirik, gaztelua 1864–1879 bitartean eraikia izan zen Erdi aroko ereduetan inspiratuta, Eugène Viollet-le-Duc (1814-1879) arkitektoaren planoen arabera, Edmond Duthoit (1837-1889) ikasle ohi lankideak lagundurik.
     Estilo neogotikoa eta orientalista nahasirik, gazteluak gauzatzen du orduko apainketa eta polikromiaren eredu nabarmena. Erdiko partetik abiatzen dira hiru hegal, bakoitza bere funtzio bereziarekin : ipar-mendebaldekoa ikerketari dedikatua, ekialdekoa debozioari eta hegoaldekoa harrerari. Horrela, eguzkiari eta izadiari idekia izateaz gain, banaketa ideala antolatuta dago atseden eta zerbitzurako gelen artean.
     1984an Monumentu Historiko sailkatua izan zen, berriztatua 1997tik – 2007ra.
    Abbadiako parkearen historia, hasieratik gaur arte, kanpoko eszenografiarekin deskubrituko duzu. Mila alderdi dituen leku honetan murgildu : lorategia, nekazaritzako parkea, zientifiko laborategia, Golf-zelaia, baita ere kanpalekua ! Interpretazio elementuekin, artxibeko argazki eta planoen bidez, bidaia beste aro batean segurtatzen zaitugu. Abbadiak ez du zuretzat sekreturik izango !