Jarduerak familian

Pista jokoa

Iraupena: ordu 1 

Eta Anton Abbadia bezala egingo bazenu ? 

Jarri benetako esploratzaile baten tokian eta pista jokoaren erronkak gainditu. Asmakizunak, labirintoak, deskodeketa, ezohiko informazioak... Abbadia behatoki gazteluaren ezagutza abentura ahaztezina izan dadin!  

Norentzat: 6 eta 13 urte arteko haurrentzat. 

PREZIOA: 3.5€ / Txarteldegian bertan 

Pista jokoak 12 orrialdeko koadernoa, boligrafoa eta opari sorpresa bat ditu. 

Frantsesez eta gaztelaniaz ere eskuragarria da. 

Ez da aldez aurretik erreserbarik egin behar. 

Famille Plus zigilua duen aktibitate bat. 

  

 

 

Zientzia tailerrak

Iraupena: ordu eta erdi 

Zure haurari esperimentatzea gustatzen al zaio? 

Eskolako oporretan, asteazken goizetan, 10:00etan, esperimentatzen dugu, behatzen dugu, ikertzen dugu, sortzen dugu, ondo pasatzean ikastea baino hoberik ez dago. 

Tailerrak Abbadiako parkean egiten dira. Eguraldi txarra eginez gero, barruan egingo dira. 

“Marten robotak”, “Zerua eta Lurraren mapak egitea”, “Eguzki-erlojuak”... Asteazkenero gai ezberdin bat! 

Norentzat: 7 eta 12 urte arteko haurrentzat. Parte hartzeko frantsesa menperatu behar da. 

Informazioa eta erreserbak Egitaraua fitxan. 

Escape Game

Iraupena: 45 minutu 

Eta Anton Abbadiaren oinordeko bihurtuko bazina? 

100 urtez behin, gizarte sekretu bat biltzen da Anton Abadiaren oinordeko bat aurkitzeko.  

Agertzen da izendatua izan zarela. 

Zure zilegitasuna frogatzeko, kutxa zahar bat atera dute sukaldetik. Erronka batzuk ditu zuretzat. 

Lortuko al dituzu enigma guztiak ebazten zure kateetatik libratzeko eta ondoriotasun hori eskuratzeko? 

Zatoz familia eta hurbilekoekin gure Escape Room mugikorra ezagutzera!  

2 joko-maila desberdin: "Familia” maila (8 urtetik aurrera) eta "Aditua" maila. 

Prezioa: 15€ pertsonako 

(Idealki, 3 edo 4 pertsona kutxa bakoitzeko). 

4 hizkuntzatan eskuragarria da jokoa: frantsesa, euskara, gaztelania eta ingelesa. 

Gela 8 urtetik gorako jokalarientzat bakarrik dago eskuragarri. 

Aldez aurretik erreserba egin behar da. 

 

ERRESERBA