Abbadiako bisitak

Prezio nagusiak

 

Bisitarako online erreserba egiten duzuenean, prezio osoak eskuragarri egongo dira.

Atseman hemen azpian tarifa prinzipalak proposatuak.

 

- Bisita guidatuak:

Heldua : 12.50€ /Desgaitasuna duten pertsonak: 5.90€ /Ikalsea : 9.90€ / Gaztea (14-18 urte) : 9.50€ / Haurra (6-13 urte): 5.90€

Familia ( 2 heldu et 2 edo 3 haur 13 urte arte) : 33.00€

 

- Bisita gidarik:

Heldua 10.90€ /Desgaitasuna duten pertsonak : 5.30€ / Ikalsea : 8.50€/ Gaztea (14-18 urte) 7.90€ / Haurra (6-13 urte) 5.30€

Familia : 29 €

 

- Parkea bisita eta espazio eszenografikoa : Heldu: 2.50€ / 13 urte arte : Dohainik

 

Abbadiako bisita

Iraupena: 50 minutu. Erreserba egitea beharrezkoa da. 

Anton Abbadia, XIX. mendeko zientzialari esploratzailea, eta Viollet-Le-Duc-ek eraikitako gaztelua ezagutu. Bisita behatoki astronomikoan hasiko da, non aintzineko tresnak ikusiko dituzun. Hormak Anton Abbadiaren bidaietako oroitzapen eta inspirazioez jantziak dira: Etiopiako eguneroko bizitzaren eszenak, Jerusalem logela edo egongela Arabiarra… Etxea zegoen bezala berriztatua izan da, jatorrizko altzari eta apaingarriekin. 

Bidaiatzeko prest? 

Bisita gidatuak euskaraz: asteazkenetan, uztailaren 9 eta 30ean eta abuztuaren 20an, 13:40ean. Larunbatetan, uztailaren 19an eta abuztuaren 9an, 12:20etan.  

Nahiago baduzu, posible da Gaztelua gidarik gabe bisitatzea (Udako arratsalde guziez). Kasu honetan, audiogida deskargatu daiteke gazteluko gelak ezagutzeko. Ez ahaztu entzungailuak! 

erreserba

 

“Abbadiako inguruak” bisita

Iraupena: ordu t’erdi 

Bi memento daude bisita horretan. 

Abbadiako bisita klasikoari 30 minutuko kanpoko itzuli bat gehitzen diogu (kanpoa + barna). 

Eraikina hasierako testuinguru geografiko, historiko eta artistikoan aurkezten da. Fatxadako eskulturen bidez arkitektura neogotikoa agerian geratzen da eta parkearen sorrera kontatzen da. 

Bisita hau asteazken goizetan eskainita dago (uztaila-abuztuan ostiral goizetan ere). 

FRANTSESEZ BAKARRIK.

ERRESERBA

"Itzal handiko" bisita

Iraupena: 2 ordu 

Hilabetean behin proposatua (uztailean eta abuztuan izan ezik). 

Abbadia eta bere jabeen historia ezagutzeko aukera ematen dizu. 

VIP bisita gidatua, gazteluko sukaldea edo Anton Abbadiaren logela bezalako gela osagarriak baloratzeko aukera ematen duena! 

30 minutu gehiago gehitzen zaizkio “Les Abords d’Abbadia” bisita gidatuari. 

Gidak Bülher parkea, arkitektura neogotikoa, XIX. mendeko testuinguru historiko eta artistikoa ditu ardatz. 

Gazteluaren bisita sukaldean artxiboko zenbait elementuren aurkezpenarekin amaitzen da, Etiopiako kafe baten inguruan... 

Hurrengo bisitan izena emateko, kontsultatu Agenda atala. 

FRANTSESEZ BAKARRIK. 

"GOIZEKO" bisita

Iraupena: 50 minutu.  

Gazteluko bisita gidatu klasikoa baldintza optimoetan: gunean lehenak izango zarete eta gaztelua bakarrik bisitatzeko aukera izango duzue lehentasunezko tarifan 

Uztailean eta abuztuan bakarrik eskaintzen da.  

Astelehen, astearte eta ostegunetan, 09:45ean.  

BEHARREZKOA da erreserba egitea.  

 

ERRESERBA

 

Taldeetako bisita gidatuak

Urtean zehar (uztaila-abuztuan izan ezik) 15 laguneko edo gehiagoko taldeak errezibitzen ditu Abbadiak!   

Informazio gehiagorako gure prezioak eta bisita baldintzak kontsulta ditzakezu:   

 

 

Zuzenean aurrekontua eska dezakezu honako formularioa betez:   

TALDEENTZAKO AURREKONTU ESKAERA